Kaixo,
Jon Elustondo Aizpurua naiz, eta magisteritza ikasketetan nabil murgilduta. Aurten, nire lehenengo urtea dena, Didaktika Orokorreko irakasgaiako irakasleak blog bat egitea proposatu digu, berak eskainitako hainbat gaiz betea egongo dena.
Lehenengo gaia, gure Lehen Hezkuntza oroitzapenekin loturik dago. Sarrera hontan, 10 argazki aukeratuko ditut, garai hartatik ditudan 10 bizipen garrantzitsu adierazten dituztenak. Horrez gain, etorkizunean izango naizen irakasle horren zapatak jantziko ditut, eta aukeratutako argazkiak nire bizitza profesionalean nola lagunduko didaten adieraziko dut.
Besterik gabe, hastera noa.
Irakasleak ariketa hau proposatu orduko, argazki hau etorri zitzaidan burura. Futbolaz pittin bat dakien inork, igarriko du kamiseta hau Errealarena dela. Futbolaren ezagutzak pittin horretan geratzen direnentzat, kamiseta honen garrantzia ez doa inondik inora, hala ere, futbolean amorratuak garenontzat, Errealean bereziki, elastiko hau biziki berezia da, 100. urteurreneko nahiz 1. mailara igo zeneko urtearena baita.
Urte horretan jolastokian zehar bizitako zirrara eta algarak zailak izango dira ahanzten, oroimenean zearo atxikita baitaude. Gola sartzen genuen bakoitzean Agirretxeren hegazkina egiten, ateizainak baloi bat gelditzen zuen aldiro Bravoren izena ahotsa urratu arte ohiukatuz... hamaika gauz eskolako jolastokian Anoetako zelaia izango balitz bezala egindakoak, bizitakoak, Lehen Hezkuntza garaiari eta honi buruz dauzkadan oroitzapenei estuki lotuak daude.
Geroaldi batean irakasle ona izatearekin nola lagunduko didanari buruz hitz egiten, zaila da erlazio zuzen bat egiten, izan ere futbolak eskola garaiko denbora txiki bat hartzen du ikastordu guztiak kontuan hartuta, uste dut futbolak nahiz Errealak berak transmititzen dituzten balioak (taldekotasuna, begirunea, ilusioa, elkartasuna etab.) barneratuak ditudala, beraz nire aburuz, aipatutako guzti hoiek zuzentasunez jokatzen lagunduko didate.
Ikus dezakezutenez, argazkian ageritakoa biblia bat da. Gaur egun Jesukristorengan dudan sinismena hutsaren hurrengoa den arren, kristautasunak nire hautzaroan garrantzi handia izan du, betidanik kristau eskolatan egin baititut nire ikasketak.
Etorkizuneko irakasle horretan pentsatuz, esan beharra daukat eskolaren sekulartasunean sinesten dudan arren, nire bizitzan zehar kristautasunak helarazi dizkidan alderdi onak probetxuzkoak izango zaizkidala uste dut.
Kristautasunaren hariari helduz, irudi honek nire bizitzan gogoratzen dudan lehen momentu garrantzitsua azaltzen du: nire lehenengo jaunartzea hain zuzen ere. Goikaldean esan dudan lez, gaur egun ez dut inongo sinismenik inolako Jainkorengan, hala ere, une hartan eskola aldetik jasotzen nuen mezua zela eta, irrikaz nengoen mementu hau ailegatu zedin. Egun bikaina zela oroitzen dut, opari ugari jaso nituelako eta familia guztiaren arreta niregan baitzegoen.
Nire ogibidean eskeiniko didan laguntzari buruz, ezer gutxi dut gehitzeko bibliaren argazkipean aipatutakoari.
Begibistakoa denez, argazkian ageri dena ikurrina da, Euskal Herriaren irudikapena. Baina ez da edozein motatako ikurrina, futbolean taldeko kapitainak eramaten duen besokoa baizik. Argazki hau aukeratu dut nire bizitzan oroitzen dudan une politenetakoa nabarmentzen duelako. 12 urte nituelarik, taldeko kapitaina izan nintzen autatua, eta une hartan bularraldean sentitu nuen zirrara oso gutxitan bizi izan dut nire bizitza laburrean zehar.
Etorkizun horretan, kapitainak bete behar dituen rolak biziki lagungarriak izango zaizkidalaz zihur nago, kapitaina talde oso baten erakusgarri baita, begirunez eta heldutasun osoz jokatu behar duena
Ikus dezakezutenez, futbolak nire txikitako oroitzapenen ia zatirik handiena estaltzen du. Argazki hau Kontxako hondartzan ateratakoa da, txapelketako finala jotatu baino lehenagokoa zehatz mehatz. Egun honen oroitzapen bikainak ditut, arrazoi ugarirengatik: nire urtebetetzea zen egun hartan, gola sartu nuen eta 3-0 irabazi genuen partida, eta finaleko jokalaririk oberena izan nintzen hautatua.
Geroaldi batean, lehenago aipatu ditudan futbolaren balioak izango zaizkit izugarri balizkoak irakasle izaterako garaian.
Argazki honek ez du esanahi berezirik bere baitan, baina badu garrantzi ikaragarria nire bizitzan irudian nire alboan agertzen den pertsona : nire anaia nagusia Gorka. Betidanik eduki izan dut erreferente baten moduan, baita Lehen Hezkuntza garaian: arazo edo estualdi bat izaten nuen bakoitzean banekien bere laguntza nire eskura izango nuela, edozer gauza egiterako garaian beti aintzat hartzen nuen bere jokabidea egoera berdin horretan etab.
Lehen aipatu dudan kapitaina izatearen ilusio hartan nire anaiak badu erruaren zati bat, izan ere, bera beti izan ohi zen bere taldeko kapitain, beraz ohore bat bilakatu zen nire anaiak lortutakoaren parera ailegatzea.
Nire anaia beti egon da nire alboan ikaragarrizko segurtasun eta lasaitasun sentsazioa eskaintzen, eta irakaslea izaten asten naizenean, nire helburuetako bat segurtasun nahiz lasaitasun horiek eskaintzea izango da.
Argazkian ondo hautematen ez den arren, ageri dena eskupilotako pilota bat da. Eskolako jolasgaraietan futbolarekin batera gure denborapasarik gustokoena izan ohi zen. Oroitzapen bikainak ditut pilotaren inguruan, bai eskolako jolastokian bai herriko frontoian, non eskuak lertzeko zorian uzten genituen jolasteko biltzen ginen aldiro.
Pilota hau ikusi orduko, "dagoenean bon bon eta ez dagoenean egon" atsotitza datorkit burura, oraindik gogoan baitituk futboleko nahiz eskupilotako pilotak kentzen zizkigutenean hartzen genituen haserraldiak. Irakasle izatean ikasleak gustura dauden arlotan saiatuko naiz beraien gaitasunak jorratzen. Bestalde, gustora dauden egoera horiek ez badira ematen edo saiesten badira, beti arrazoi zentzudunak ematen saiatuko naiz.
Nire anaiaren argazkiarekin gertatzen den bezala, argazki honek ez du ezer berezirik azaltzen. Gabon garaian egin genuen eskola-antzerki bat da, non gure helburua, ikasleona, gure gurasoen aurrean kriskitinak jotzea zen. Argezki hau autatu dut betidanik gustatuko izan dudalako jendaurrean aritzea, esfortzuz prestatu ditudan horiek harrotasunez erakusteko.
Geroaldian, ikasleek lotsa eta bildurra baztertzeko antzerki hauek erabilgarriak izatea espero dut, beste hitzetan, jarduera hauek denborapasa hantzu hutsak ez izatea espero dut.
Jada nire artxibo pertsonaleko argazkiak agortu egin zaizkit. Hala ere, oroimena ez zait agortu, beraz internetetik eskuratutako hainbat argazki eskegiko ditut.
Guztiok jakingo duzuenez, goikaldean ageri dena txirula bat da, Lehen Hezkuntzako musika klaseetan hamaika aldiz erabili ohi den instrumentua. Ederki gogoratzen dut zein gustora joaten nintzen musika klaseetara txirula jo behar genuen aldiro, gehien bat geure euskal kulturako klasikoak jotzen genituenean, Mikel Laboaren Txoriak Txori besteak beste.
Nire aburuz kultura transmititzeko instrumentu bikaina izango zait txirula, baita ere ikasleei ohartarazteko ez dagoela mintzatzeko bide bakarrik.
Eskola mantala Lehen Hezkuntzan egunero jantzi behar genuen zerbait zen, beraz nahi ta nahiaez egon behar zuen objektu hau nire zerrenda hontan. Xarmaz horoitzen dut ostirala ailegatzen zenean, andereiñoek gure jarrera aproposa izan bazen nola uzten ziguten jolasgaraian mantala kentzen futbol partidaz bere osotasunean gozatzeko.
Mantala diziplinarekin lotu genezake, beraz, nire etorkizunean ikasleei diziplina irakasteko baliabide aprososa izan daitekeela uste dut.